Aspaldi honetan kasik egunero agertzen zaigu berripaperetan, eta dagoeneko gure iruditeria kolektiboko protagonista handienetako bat da, zalantzarik gabe. Gaur Garako azalean ikusi dut, kasko eta guzti, eta hezurrez inguraturik, betiko moduan. Seguru nago zuei ere, niri bezala, okurritu zaizuela pentsatzea Pako Etxeberriak El Greco margolariak pintatzen zuen pertsonaia horietako bat ematen duela. Herenegun Otxaportillon edo Los Caidosen, atzo Naparra kasua salatzen; gaurko periodikuan notizia da badirudielako azkenik aurkitu dituztela Sagardia Goñitarren hezurrak. Bitartean, Pako Etxeberriaren aurpegi flakoa, El Grecok pintatu bezalako aurpegi hori, bere mikaztasun karga sakon eta seriotasun abisal horrekin, oso aspalditik bizi dugun tragediaren irudi bihurtzen ari da.