Ipurdi pribilegiatuak

Erabiltzailearen aurpegia Jon Alonso 2016ko urr. 6a, 09:57

Akusatuen bankilloak ez du sekula ezagutu hainbeste Armani, sastreak neurrira egindako hainbeste traje, hainbeste Vuitton eta Loewe. Praka argiak eta larruzko karterak ugari dira, gizonezkoen erdiek, gutxi gorabehera, korbatak daramatzate, tonu askotakoak eta, uste izateakoa da, zetazkoak. Hogeitamazazpi dira, atzoko egunkari guztietan zeuden, eta egin dieten argazki ugaritan euren aurpegiek erakusten dute aspertuta daudela, apur bat gogaituta, gehienez ere; baina ez inola ere beldurtuta, damututa edo lotsatuta. Gurtelekoak dira, noski, eta gure gizartearen benetako aurpegia –aurpegi latza, gogorra, gogorra baino, zementzukoa– erakusten dute, askoren ezintasunaren eta gehiengoaren indiferentziaren erdian.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!