Argazkian hamar dira, Parlamentuaren aurrean daude eserita, mahai baten atzean, eta sinadurak eskatzen dituzte. Zazpi mila behar dituzte gutxieneko pentsio duina bermatuko duen eta pentsio sistema propio bat ezarriko duen Foru Lege Proiektua Parlamentuan eztabaida dadin. Gogorarazi zuten Nafarroako pentsionisten erdiek 600 eurora iristen ez diren pentsioak jasotzen dituztela, eta pentsio minimoa mila eta laurogei eurokoa izan dadila eskatzen dute. Bihoa denboraldiko azken argazki hau zuei guztiei eskatzeko sinadura Pentsionistak Martxan taldeak eskatzen duenaren alde.