Zergatiboa eta diruzurra

Erabiltzailearen aurpegia Jon Alonso 2016ko ekainaren 1a

Gaurkoz barkatuko nauzue egunerokotasun arrunt eta aspergarritik aldendu eta argazki bat aukeratu ordez, eguneroko sormenetik hurbil dagoen beste irudi bat aukeratzen badut: Zakilixutena, alegia. Zakilixutek, ia egunero, Berriako orrietatik azaltzen du zer den hizkuntza irin bihurtzea asmamenaren errota erabiliz. Gaur esplikatzen du zein den Ogasunarekin denok erabiltzen dugun kasu, esan dezagun, gramatikala: “zergatiboa”, noski, zein bestela; eta bide batez, “diruzurrarekin” kontuz ibiltzeko prebenitzen gaitu. Zenbat dago ikasteko Zakilixutekin, eta zer gutxi ikasi ohi dugun. Tira, garaiz gaude oraindik.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!