Bere habitatetik kanpo dago, herrialde ezezagun batean, are, beste kontinente batean. Ez daki ezer eraman duten herrialdeari buruz; ez ditu ezagutzen bere ohiturak, ez daki bere klimaren berri, ez zer nolako harremanak dauden hor bizi direnen artean. Galduta eta arrotz, pena ematen du beste ezer baino gehiago, eta barregura pixka bat, hura han egotea xelebrekeria baten emaitza baizik ez baita. Noticiaseko argazki batean agertzen den Lakuntzako barano galduaz ari naiz, noski; baina baita nonahi agertzen den Ciudadanoseko Riveraz ere.