CEOEko lehendakaria Rosell jauna egunkarietako argazki askotatik, Diario de Noticiasetik ere, mendeei eta kontzeptuei buruz mintzo. Ezaguna da gizon siniestroki barregarri honen probokatzeko gogoa eta nahia; tarteka kapitalak guretzat pentsatuta daukana une jakin batean noraino den aplikagarria neurtzeko halako harrikadak botatzen ditu. Kasu honetan, esan behar da oso probokazio merke eta funts gutxikoa bota duela, historia pixka bat dakien edozeinek erantzuten ahal duena; gauza jakina denez, konfunditu da mendeaz eta kontzeptuaz: XIX. mendea hamabi orduko jornadak egiten zituzten Manchesterreko ume langileena da; XX.a langileek opor ordainduak lortu zituztenekoa eta XXI., deszerebratuek mikrofono bat eskuan dutela, handiena nork botako libre daukatenekoa.