Biurrunen ile zuria

Erabiltzailearen aurpegia Jon Alonso 2016ko mai. 4a, 12:22

Gaurkoa, errealitatearen kontaerak argazki argirik uzten ez duen egun horietako bat da niretzat; hobe esan, errealitatearen kontaerak pantalla beltz bat baizik ez du uzten gaur, zulo beltz bat, ETBren pantalla beltza. Hau ere Barkosek eta Urkulluk izenpetu duten elkarlanaren ondorioa izango da? Belztasun horren aurka egiteko, Garbiñe Biurrunen ile zuria onena; ile hark betetzen ditu zuriz egunkarietako azal ia guztiak, gaur. Hautagaien dantza, berriz, hasi delako, ekainerako eta udazkenerako. Gurean ezer onik espero al dugu? Auskalo. Momentuz ikusten ari garena da, batzuk, barru barrutik, gauzak ahalik eta okerren atera daitezela lanean ari direla dagoeneko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!