Ohiz kanpoko protagonismoa dauka gaur Ogasun Kontseilariak egunkarien bertsio digitalean behintzat, Berrian eta Noticiasen, bietan, azalean ageri baita. Mezua argi dago. Ez da kezkatu behar, Estatuak eta Nafarroak egiten dituzten kontuak diferenteak izan arren; ez da kezkatu behar, bi kontuok, diferenteak izanagatik, negatiboak badira ere. Herritarrok oso asumitua daukagu, eta ez gara kezkatzen kontu publikoetan euro puta bat ez dagoela gero eta argiago sumatzen dugun arren.
Noticiasen eta Berrian agertzen diren bi argazkietatik, eta kezkatzen ez naizen arren, preokupanteagoa iruditu zait Berriak dakarrena. Kontseilaria hemizikloan dago, baina mugikorraz ari da hizketan, hau da, benetan inporta diren gauzak kanpoan gertatzen direla azpimarratu nahiko baligu bezala. Kanpoan, Panaman edo, hor nonbait.