Kondena

Erabiltzailearen aurpegia Jon Alonso 2016ko mar. 23a, 12:37

Gaurko argazkian hogei afganiar hilik ikusi ditut, gizonezkoak, emakumezkoak eta haurrak. Bardeetan probatu den eta Estatu Batuetako instalazio militar batetik gidatu duten dron batek hil ditu, eta beren gorpuzkiak barreiatuta daude argazkiaren espazio guztian. Afganiarrok ezkontza bat ospatzen ari omen ziren, baina drona gidatzen zuena okertu egin zen, antza denez.
Inon ikusi ez dugun eta ikusiko ez dugun argazki honen eta atzoko Bruselako dozenaka argazki beldurgarrien artean kausa-ondorio harremanen bat jartzeko gauza ez garen artean, irudi berdintsuak ikusten segitzea eta askatasunen murrizketa etengabe pairatzea izango da gure kondena, kasualitatez handik pasatzen ari ez baginen, bederen.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!