Idomeniko berri

Erabiltzailearen aurpegia Jon Alonso 2016ko mar. 9a, 12:31

Gaurkoa, argazkilariek hain maiteak dituzten horietako bat: zortzi edo bederatzi urteko ume babesgabea eta triste bat, Idomenin, alanbraden labirinto baten erdia. Argazki zirraragarria, inondik ere, zinismoak eta axolagabekeriak eta egoismoak sentiberatasuna anputatu ez dietenentzat, halakorik balego. On usteok etxetik eroso ikusten dugun miseriaren espektakuluaren beste kapitulu bat, edozeinek aurpegiratzen ahal didan moduan, arrazoiz, seguru asko. Baina ez gaitezen gure epelkeria eta itxurakeriarengatik kezkatu; argazki honetan ez bagara gauza ikusteko Europaren hondamendiaren metafora bat -beste bat-, luzeegi gabe izango gara, gu ere, miseriaren espektakuluaren parte.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!