Aske!!

Erabiltzailearen aurpegia Jon Alonso 2016ko mar. 2a, 12:27

Gaurko aukera erraza da, atzoko argazkia urteko argazkietako bat izango delako: 8719600510 zenbakidun presoa kalean da berriz. Seigarrenez atera da, beste hainbeste aldiz sartu dutelako seinale. Han zeuden ongi etorria emateko, eta hor daude argazkiak, horren lekuko, bere familiakoak, adiskideak, burkideak CUP, ERC eta Junts Pel si-ko ordezkariak, sindikalista andaluziar batzuk, kazetariak, editoreak, baita preso sozial batzuk ere. Argazkia guztiz hunkigarria eta pozgarria da, anormaltasun demokratiko baten erakusgarria izateaz aparte. Baina ahalmen berezi bat daukan erretratua da halaber: erretratuan agertzen direnak ez ezik, agertzen ez direnak, atzo arte Otegiz eta harekin egindako injustiziaz futitu direnak, alegia, oso ongi erretratatuak uzteko ahalmena daukalako.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!