Gizon Argitua

Erabiltzailearen aurpegia Jon Alonso 2016ko ots. 24a, 12:35

Euskara diskriminatzailea dela aldarrikatzen duen kontzentrazio baten argazkia ikusten dudan bakoitzean, hau da, ia egunero, azken bolada honetan, bertan Podemoseko zenbat buru agertzen den begiratzeaz aparte, duela 15 hilabete, 2014ko azaroaren 23an, zehatz esateko, Noticiasek atera zuen beste argazki bat etortzen zait gogora. Argazki hartan Innerarity dago, besoak buru atzean gurutzatuta eta hankak luze Nafarroan daukan etxeko mahai baxu baten gainean paratuta, ia denok relax unibertsalaren iruditzat daukagun postura osatuz. Elkarrizketa bat egin zioten orduan, eta pentsalariak hau esan zuen: “Nafarroan badira gizarteak irabazi dituen gatazkak, euskararena kasurako, eta horrek jada ez dauka atzera martxarik”.
Ber elkarrizketan esaten dute norbaitek izendatu zuela filosofoa munduko 25 pentsalari eraginkorrenen arteko zerrendan. Fio zaitez prentsaz, filosofoez eta zerrendez.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!