Carol Woytila kamiseta, txankleta eta praka motzetan kanpindenda baten aurrean, zuhaitz artean, eta aurrean emakume bat duela, berarekin hizketan; horra atzo ikusi ahal izan genuen argazki gogoangarria. Senar-emazteek eta edozein bikotek hori bezalako ehunka ohi dituzte, Landetan eta nonahi. Erdarazko kanta satiriko aski zahar batek aspaldi abisatu zigun aita santua (ez Woytila, edozein aita santu baizik) hutsezina dela ahotik, baina zakiletik mundu guztia okertzen dela; jantzi erritualez gabetua denean, hierarkiari dagokion ponpa eta arrandiarik gabe dagoenean, deskubritu dugu aita santuaren estalketa-estrategiak edozeinenak bezalakoak direla. Bakarra, argazkian ikusten ez den arren, uste izatekoa dela Espiritu Santua paella prestatzen arituko dela pinuen artean.