Betikoa, betikoa da

Erabiltzailearen aurpegia Jon Alonso 2016ko ots. 10a, 12:34

Gaur berriro betiko argazki bat daukagu: LAB, ELA eta EILASeko sindikalistak pankarta atzean, askotan legez, OPE famatua dela-eta, protestaka, oraingoan.
Gauza asko esan liteke OPEaren aferari buruz, bakar bat ere ez ona, esaten hasiz gero denak txarretik negargarrira joango liratekeelako. Hona nire alea, suabetik arituta:
Lehenengo hipotesia: Gobernuak ongi jokatu du OPEa atzera bota duenean, eta bere teknikariek gaizki, OPEa egitean euskaltzaleen interesak hartu dituztelako aintzat, eta ez Nafarroako hezkuntza sistemaren beharrak.
Bigarren hipotesia: Gobernuak gaizki jokatu du, eta bere teknikariek ongi, Nafarroako hezkuntza sistemaren beharrak aintzat hartzen zituen OPEa atzera bota duelako irizpide politikoengatik.
Bi hipotesiak elkarren baztertzaileak dira. Lehenengo hipotesian bagaude, Gobernuak kalera bota beharko lituzke bere teknikariak, edo ardurak kendu, gutxienez; bigarrenean bagaude, Gobernua da sobran dagoena, edo, gutxien-gutxienez, Hezkuntza Kontseilaria eta bere ekipoa.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!