Oraingoan Txantrean, oraingoan etxe kaleratze bat oztopatzeko asmoz.
Halako mila ikusi ditugu, halako milatan egonak gara. Nekez neur liteke gure protestek zer eraginkortasun eduki ohi duten, gure salaketa jakinarazi eta haserreari bidea emateaz haratago; jakin badakigu, ordea, askotan ez dagoela beste aukerarik.
Oraingoan, baina, betiko argazkiak ez du eduki betiko amaiera. Izan ere, etxe kaleratzea gelditzea lortu da, auzokoen ahaleginari esker, eta, behingoagatik, alkatearen eta politikari batzuen presentziari esker. Betiko argazkiak betiko bukaera ez duenean, zerbait aldatu dela seinale.