Disparatearen antologia

Erabiltzailearen aurpegia Jon Alonso 2016ko urt. 13a, 12:52

Edonori gertatzen ahal zaio, konforme. Zorte txarra baino ez da, egia da. Baina ezin aipatu gabe utzi. Joan den astelehenean, Noticiasen, zalantzarik gabe kazetaritza fakultate guztietako disparatearen antologiara pasatzea merezi duen berria, eta berriari dagokion argazkia: David Bowie ederbegi bat, Xabier Montoyari kasu egitera historia hasi zenean bezala dagoela, ilea moztuta alegia, eta gainean titular arranditsu hau: David Bowie sigue en forma. Titularraren arrazoia: 69 urte dituela, disko bat atera berri duela.
Egun berean, hau da, 2016ko urtarrilaren 11n, jakin dugu penatu gaituen albiste zirraragarria: David Bowie hil egin da disko berriaren notizia zabaldu den egun berean. Forman dago, Bowie, bai; fianbre forman, zehatzago esateko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!