Hauteskundeen aritmetika

Erabiltzailearen aurpegia Jon Alonso 2015ko abe. 16a, 11:52

Politikan bi gehi bi ez badira lau, Nafarroako aniztasun ideologikoa nabarmentzea beharrezkoa bada, guztiz logikoa da Kongresura indar bakoitza bere aldetik joatea. Baina, orduan, zertarako joan elkarrekin Senatura? Senatua ez da politika? Senatuan ez da aniztasun ideologikoa nabarmendu behar? Politikan bi gehi bi lau ez diren arren, Senaturako bai? Ez dut ulertzen; baina normala da, ni herritar xumea naiz, goi politikaren sofistikazioa ulertzeko gauza ez dena.
Lagun batek esan dit, kalkulagailua esku batean eta hauteskunde legea beste batean, karteletako argazki guztietatik hain irribarretsu begiratzen didaten hautagaien alderdiek 60.000 euro inguru kobratuko dutela Nafarroan ateratzen duten diputatu bakoitzaren truke. Argi gera bedi hau subentzioa dela, hau da, hor ez dela sartzen diputatuak jasotzen dituen soldatak, dietak eta abarrak. Senataria apur bat merkeagoa da, 40.000 euro inguruan dago.
Eta nik galdetzen diot nire buruari noraino eragingo duen horrek batzuen eta besteen arteko paktuak egiteko garaian.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!