Gaur Noticiasek dakartzan bi argazki txikik piztu dute nire jakin-mina. Batean 150ren bat kristau daude, belauniko, erakusketa baten atarian, ustezko blasfemia bat garbitu nahian, omen; bestean Aranzadi Elkarteko hiru edo lau kide daude, ez belauniko baina bai kokoriko, Iberon aurkitu dituzten 36ko afusilatuetako baten eskeletoaren aurrean. Ideia elkartze erraz bat eginez, etorri zait burura lehenengo argazkiko kristau horiek, azken berrogei urteetan, inoiz belaunikatu izan balira bigarren argazkiko eskeletoa bezalako baten aurrean, gaur ez litzatekeela Askatasunaren plazan inolako polemikarik izango.