Parisko sarraskiak utzi dituen argazki gogoangarrien artean, nik aukeratuko dut laupabost polizia erakusten dituen bat. Poliziak armak eskuetan dituzte, eta moskeo-aurpegi ikaragarria. Argazkiak harrapatzen duen eszena atentatuen ondoren petardo bat lehertu eta sekulako alarma piztu zuenekoa omen da.
Ni ez nago analisi sakonetarako, eta huskeria honekin konformatuko naiz: nonbait entzun dut Parisen hauek bezalako 40.000 polizia zeudela atentatuak gertatu zirenenean. Halako ahulak dira gure gizarteak: 40.000 polizia ez dira aski zortziko baten erasotik defenditzeko. Ez dut pentsatu nahi zer gertatuko den zortzi ez, eta larogei etortzen direnean.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!