Ez dakit konturatu zareten, edo beharbada nire inpresioa baizik ez da, baina esango nuke Masen aurpegiaren keinuak gero eta latzagoak direla, gero eta gehiago daukala haren begitarteak kartoizko maskara baten antza, eta hori argazki guztietan –eta pilo bat dira– nabari zaio. Esan liteke CUPekoen aurkako boto bakoitza aurpegia bere onetik atera dion ostiko bat izan dela; baina hori ez ezik, ezkertiar espainiarren betiko argudiaketa –alegia, Mas, Rajoy berdin da, edo halako zerbait– desmontatzen duen haize bolada fresko bat ere izan da. Ikusiko dugu gauza zertan bukatzen den, guk hemendik ezin dugu deus esan, hemengo arazoak beste batzuk direlako, hemen, nabarridadearen esentziak defendatzearen defendatzeaz, teachers have a very hard problema with te PAI lenguage program.
Good morning every body.