Zalantzan jar daiteke argazkian denak dauden, baina ez inola ere dauden guztiak badirela: Savater, Vargas-Llosa, Jimenez Losantos, Albert Boadella, Arcadi Espada, Joaquín Leguina, Carlos Herrera, Fidalgo Comisionesekoa, Andres Trapiello. Baita Carmen Iglesias ere, Historiaren Errege Akademiaren burua eta Felipe VI. aren tutorea.
Haiek, hain kosmopolitak, hain munduko herritarrak, hain antinazionalistak, hain ezkertiarrak eta errepublikarrak ezkertiarra eta errepublikarra izatea boladan zegoenean, eta beti hain demokratak, denak bat eginda Madrilgo Ateneoan, zertarako eta Ehpainiaren batasunaren aldeko ekitaldi batean parte hartzeko.
Pentsatzekoa da gero Rouco Varelarekin joango zirela, otoitz egitera, helburu berberarekin.
Zer enbidia, katalanek igandean daukaten aukera, horroreetako museoko horiei guztiei zaplazteko ozen eta demokratikoa ematekoa.