Garitano

Erabiltzailearen aurpegia Jon Alonso 2015ko api. 29a, 12:29

Tipo jatorra zirudien lehendik ere, Argian eta beste hainbat mediotan egin dizkioten elkarrizketa horietakoren bat irakurri duenak badaki. Alegia, oinak lurrean dituena eta euskararekin konprometitua.
Azken egunetan askotan ikusi dugu bere argazkia, atzo bertan Zaldieroaren tiran, gizon arrunt eta zentzudunaren lehen planoa, Kokakola, la Caixa eta horrelako beste produktu susmagarri batzuk iragartzen dituen panel baten aurrean.
Garitano da, noski, igandetik euskaltzaleen heroi berria, Franco hil eta 40 urte geroago ere, noizean behin mozorrorik gabe agertzen den intolerantziari, stop jarri ziolako, nola, eta oihartzun sinboliko handiak dituen keinu baten bidez: altxatu eta aterako bidea hartuz, alegia.
Gure esku omen dago.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!