Hain emaitza ona eman dion jantzi gorria soinean duela izenpetu du Nafarroako lehendakariak, atzoko argazkian ikusi ahal izan genuenez, legegintzaldia amaitu dela dioen dekretua.
Praktikan kanpainian gaude. Non utziko gaituen ez dakigun kanpainian. Oraingoan, aldiz, baliteke aldaketarako aukera bat izatea, igual.
Ordea, hitz bera esaten dugun arren -aldaketa alegia-, ez dut uste denok berdin ulertzen dugula hitzaren esanahia; ez daukagu aurrekari askorik, baina daukagunek ez dute baikor izateko arrazoirik ematen; aldaketa egiazkoa izateko, eta batez ere, luze irauteko, aulkiak berotzen dituzten ipurdiak baino zerbait gehiago aldatu beharko da.
Ez dakit aldaketa eskatzen dutenetako asko konturatu diren.