Argazkia benetan beldurgarria da. Turbantedun armatu batzuk, hondeamakinekin; txikitzen ari dira kultura asiriarraren ikur nagusiak.
Beldurgarria da, guztiz. Konparazio baterako, Barcinak ez zuen behar izan ez turbanterik eta ez armarik Gaztelu Plaza azpiko arrastoak desagerrarazteko; aski eduki zuen hondeamakina. Bestalde, afera askoz diskretuagoa joan zen, medioen arretari dagokionez, albistea bertatik bertara zeukaten arren. Normaltzat jo beharko da, Grial sainduko zaldunek sarrazenoentzat gordetzen dituztelako izkilu zorrotzak.
Baina bai, argazkia beldurgarria da. Alegia, egiazkoa izango da, edo Saddam Husseinek inkubadorak ospitaletatik atera zituenean bezala izango da? Ez esan beldurgarria ez denik.