Mozorro

Erabiltzailearen aurpegia Jon Abril 2025ko ots. 25a, 18:57

Inauteri-garaia da gurean. Erabat eraldatzen garen sasoia. Lotsak eta aurreiritziak alde batera utzi, eta egunerokotasunarekin arrunt hausten dugun denbora. Batzuen ustean, mozorroan ezkutatu egiten gara, baina gehiago izaten du, seguru aski, garen hori argitara ateratzetik. Transformismotik.

Inauterian erraz onartzen ditugu transak, gayak, lesbianak, gorputz arrazializatuak, putak, ijitoak, desberdinak. Gu egiten ditugu, agian, urte osoan bazterrean utzitakoak. Beldurrik gabe janzten dugu soina, makilajea paratu aurpegian, muxu eman sexu berekoari. Gero, ordea, ez gara hain abegikor, hain tolerante, hain ireki eta zabal.

Eta, paraleloan, mahai gainean ditugu bertzelako eztabaida batzuk, gure pribilegioak zalantzan paratzen dituztenak. Kaldereroak arrazakeriaren ikur dira, edo ijito-herriari ongi etorri bat, eta leku egite bat gure ospakizunetan? Aurpegia beltzez pintatzea zilegi da, gure artean dauden beltz askok bazterkeria eta arrazakeria pairatzen dutenean egunero? Kolonialismoaren ondorio dira, edo besterik gabe, ongi pasatzeko, eta minik egiteko asmorik gabeko ekintza bat? Horiei guztiei erantzuteko, aditzen ahal diegu beltzei, ijitoei, putei, lgtbiq kolektibokoei, eurek nola sentitzen diren? Edo birbiktimizatu, berriz ere diskriminatu egiten ditugu?

Batzuek ongi pasatzeko garaia ez dadila bihurtu inor zapaltzeko edo mintzeko tenorea. Ez bederen ahula, zaurgarria eta zapaldua baldin bada.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!