Asteburuan giro ederra egongo da Iruñean. Izan ere, AEKarpa antolatu dute bertako euskahaldunek larunbaterako (maiatzak 9) Kostalapeko parkean (Trinitarioetan).
Egun osoko egitarua prest dago. Goizeko 10:30etik aurrera, dantzak, musika, ardo dastaketa, mus txapelketa... eta 12:30ean, mintzodromoa. Azken ekintza honetan parte hartzeko, maiatzaren 7a baino lehen izena eman behar da posta elektronikoz (donibane@aek.org // irunezar@aek.org)
Arratsaldean, herri bazkaria (txartelak 20 euroan, euskaltegietan salgai), egingo da eta gerora, dantzaldia eta kontzertua.
15. AEKarpan zure zain egongo gara, euskahaldun!
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!