Joseba Sarrionandia idazleak, Gose musika taldeak eta Iñigo Arregi eta Juan Luis Goikolea artista plastikoek, indarrak batu dituzte GOSARIAK lanean. Sarrionaindiak sortutako testuak kanta bilakatzen dira Goseren eskutik, eta era berean irudi bihurtzen dira Iñigo Arregi eta Juan Luis Goikolearen lanari esker, edozein norabide har dezakeen lan bakarra borobilduz. Nortasun, elementu eta espazio anitz eta desberdinek bat egiten dute 5 zentzumenak elikatu ditzakeen obra bat osatzeko