Abian dira Nafarroan Euskarabidearen Adin-Adin proiektuko aurtengo bertso-saioak, eta asteazkenean, azaroaren 4an, Iruñera iritsiko da egitasmoa. Saioa Euskarabideako egoitza nagusian eginen da, goizeko 10:15ean. Saioa Alkaiza eta Eki Mateorena arituko dira bertsotan.
Alde batetik, euskara ikasten ari direnentzako saioa eginen dute, ariketa errazagoekin eta bertsolariek koplak egin ahala komentatzeko aukerarekin. Bestetik, euskara praktikatzen ari diren edo maila handiagoa dutenentzako bigarren saioa antolatuko dute. Izan ere, litekeena da parte-hartzaile batzuentzat bertsoak entzuten dituzten lehen aldia izatea, baita bertso-saio batean parte hartzen duten lehen aldia ere.
Programa hau Euskarabideari esker atera da aurrera, eta bertako zuzendari den Jabi Arakamak azaldu du iaz egin zela programa hau lehen aldiz: "Esperientzia positiboa izan zen, egoitza batzuetan euskaldun zaharrak daude, baina beste batzuetan zailtasunak daude horrelako jarduerak egiteko. Iruñeko errealitatea bestelakoa da, eta, horregatik, euskarazko kultur eskaintza herritarrengana eramateko beste bide bat bilatu dugu, Sasoia elkartearen eskuti".
Euskarabideko zuzendariak nabarmendu du, besteak beste, oroimena lantzeko eta emozioak pizteko aukera ematen duela Adin-Adin egitasmoak. Emaitza horiek ikusita, programa errepikatu eta zabaltzea erabaki dute.