Mikel Oteiza: “Nire azkeneko jaiak izango dira Atarrabiako alkatetzan”

Euskalerria Irratia

Jose Vicente Urabayen kultura teknikariak jaurtiko du Atarrabiako jaietako txupinazoa. Urriaren 3tik 11ra ehundik gora ekitaldi antolatu ditu Udalak.

33 urte luzez Atarrabiako Kultura Teknikaria izan eta gero, jubilatzeko garaia iritsi zaio Jose Vicente Urabayeni. Ahora batez erabaki zuten kultur eragileek eta herritarrek txupinazoa jaurti behar zuela, hainbeste urtetan jai egitaraua antolatzen ibili eta gero. Urriaren 3an hasiko dira festak eguerdian eta 11ra arte ehundik gora ekitaldi antolatu ditu Atarrabiako Udalak. Mikel Oteiza alkateak adierazi digunez, “aurten eraso sexisten aurkako protokoloa berritu dugu eta ohi bezala, Argibide, IHESAren Kontrako Batzordea eta AILAKET elkarteen informazio guneak egongo dira herritarren eskura. Bestela, egitarauak azkeneko urteetan martxan jarritako berritasunak egonkortuko ditu”.

Aurtengoak, Mikel Oteizaren azkeneko jaiak izango dira alkate moduan: “Esperientzia oso positiboa izan da niretzat. Herritarrekiko izan dugun gertutasuna nabarmenduko nuke, herrian lasaitasuna izan dugu urte hauetan guztietan. Baina lana oso exijentea da eta udalean 16 urte igaro eta gero, herria beste ikuspuntu batetik gozatzeko momentua iritsi zait”.

Euskalerria Irratiko Guardasola saiora Mikel Oteiza, Atarrabiako alkatea gerturatu zaigu, herriko jaiak eta hurrengo hilabeteetako erronken inguruan hitz egiteko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!