Amaia Gomez de Segura: "Heriotza batek eragindako dolua arintzen laguntzen dugu"

Euskalerria Irratia 2026ko abuztuaren 4a

Goizargi Elkarteak doluan dauden pertsonak artatzen ditu Nafarroan. Egun, dolua gainditzeko pertsonen kopurua hazi egin da. Goizargi Elkartera laguntza eske herritar frankok jotzen dute. Eskaera handitu da baina baliabideak ez. Egoera larriaren berri emateko, elkarteko kide zenbait izan ziren parlamentuan aurrekoan. Gaur, doluaz mintzatu gara Amaia Gomez de Segura psikologoarekin.

Goizargi elkartera joaten diren pertsonen egoera psikologikoa aztertzen dute hasieran. Galdutako pertsonak utzitako hutsunea zenbaterainokoa den neurtzen dute. Aurrera egiteko erronkak ipintzen dizkiete beraien laguntza jasotzen duten pertsonei. Azkenik, bizitzan berriz ere modu egokian kokatzen laguntzen dituzte protagonistak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!