Euskalerria Irratiko kolaboratzaileen zizka-mizka, denboraldi berezi baten amaiera giro ederrean

Euskalerria Irratia 2026ko ekainaren 8a

2025-2026 denboraldiari merezitako amaiera eman zion Euskalerria Irratiak joan zen ostiralean. Eskuzabaltasunez euren denbora eskaini diguten 90 kolaboratzaile baino gehiago bildu genituen Katakraken antolatutako zizka-mizkaz gozatzeko, elkarrekin egoteko eta denen artean osatzen dugun sarea sendotzen jarraitzeko. Ez zeuden denak, baina bertaratutakoak irratiaren komunitate anitzaren ordezkari izan ziren.

Iruñerriko euskal komunitatearen irrati izateko asmoz sortu zen Euskalerria Irratia, eta 38 denboraldi beranduago hala izaten jarraitzen duela erakutsi genuen joan den ostiralean Katakraken egindako zizka-mizkan. 2025-2026 denboraldian ia 200 kolaboratzailek parte hartu dute, jakintza alor, joera ideologiko, lanbide eta adin askotarikoak. Egindako lan ordainezina eskertzeko modua izan zen ostiraleko ekitaldia, baina ez hori bakarrik, baita elkartzeko eta ospatzeko aitzakia ere. 

Irratira aldaketa haizeak datozen honetan, oinak lurrari lotuta mantentzeko oinarrizkoa izaten jarraitzen du irratiaren komunitate osoak, eta komunitate horren ordezkari izan zineten ostiralean bertaratutakoak. Aldaketaren lehen seinale gisa, irratiaren egoitza berria izango denaren atarian jarri genuen gure photocall-a, eraikinean oraindik akitu ez den obraren aldamio pean. Laster zabalduko dira ate horiek, zentzu literalean. Bien bitartean, ospatzen jarraitzeko aitzakiak baliatuko ditugu gure sarea indartzen jarraitzeko. Bejondeizuela!

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!