UEUk ekainean Iruñean doan eskainiko dituen ikastaroetarako izen-emateko epea, zabalik

Euskalerria Irratia 2026ko maiatzaren 4a

Udako Euskal Unibertsitateak aurten ere ekainerako zenbait ikastaro antolatu ditu. Horien artean hiru Iruñean eginen ditu: Isiltasunetik ahots propiora:komunikazio eraginkorra garatzeko ikastaroa; Ikasleen gaitasun komunikatiboa helburu izanik, euskararen irakasbideak hobetzeko metodologia eta Jorge Oteiza esperimentazio-prozesuan. Eskultura laborategi gisa. Doakoak dira guztiak, baina plaza mugatuak dira eta beraz izen eman behar da. Zabalik da horretarako epea. 

Ekainaren 25 eta 26an hiru ikastaro antolatu ditu aurten ere UEUk Iruñean: Isiltasunetik ahots propiora:komunikazio eraginkorra garatzeko ikastaroa; Ikasleen gaitasun komunikatiboa helburu izanik, euskararen irakasbideak hobetzeko metodologia eta Jorge Oteiza esperimentazio-prozesuan. Eskultura laborategi gisa. Doako ikastaroak dira, baina plaza mugatuak dituztenez izen eman behar da horietan parte hartu ahal izateko. Epea zabalik da ekainaren 19ra arte. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!