Konponketa-gune bakoitza kolore berdean identifikatuta dago, eta Scandic eredukoa da, OnBizi enpresarena. Puzteko ponpa bat du, zuloak konpontzeko tresnak (bihurkinak eta formatu desberdineko giltzak) eta euskarria, bizikleta jartzeko. Hala, estazio bakoitza tresnak lapurtzetik babesteko helburuarekin, irekitzea desblokeatzeko txanpon bat sartu beharko da, erosketetarako orgen sistema antzeko batean. Gero, konponketa amaitutakoan, txanpona berreskuratuko da.
Estazio horietatik lau Iruñerriko Ibai Pasealekuan jarri dira, bizikletetarako aparkalekuen ondoan: Irotzen, Soraurenen, Getzen eta Arazurin (azken kasu horretan, kiroldegiaren ondoan). Aurreneko hiru kokaleku horiek pasealekuaren adar desberdinen amaieran daudelako aukeratu dira. Arazuriko kokalekua Iberoraino eramaten duen zatiaren tarteko leku batean dago, Iberon bai baitago herriaren beraren estazio bat. Azkenik, konponketetarako bosgarren estazioaMendillorriko ur-biltegien esparruan jarri da, herritarrak maiz joaten diren tokia baita, eta, askotan, gainera, bizikletaz joan ohi dira.
Proiektu osoaren aurrekontua 11.961,60 eurokoa izan da (BEZa kanpo), eta Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planeko funtsekin finantzatu da –plan hori Europar Batasunak-Next Generation EBk finantzatutakoa da–, Nafarroako Gobernuak kudeatutako funtsekin. Proiektua Iruñerri Landatarreko Helmugako Jasangarritasun Turistikoko Planaren barnean dago, Helmugako Jasangarritasun Turistikoko Lurralde Planen 2023ko ohiz kanpoko deialdian onuradun izan ziren proiektuetako bat baita.