PROIEKZIO-GELA

Klase zapalkuntzak gizatasuna kentzen dizunean

Euskalerria Irratia 2026ko martxoaren 4a

Anthony Hopkins eta Emma Thompson aktoreen ‘The Remains of the Day’ filmaren inguruan mintzatu da Itsaso Jauregi Proiekzio-gelaren atal berrian

1958an, gizon zahar batek bidaia luze bat egiten du Ingalaterran zehar, kostaldean dagoen herri batera iritsi arte. Stevens da protagonistaren izena, eta bizitza osoan zehar Darlington Halleko etxezain nagusia izan da. Istorio hasieran aspaldi ikusi ez duen Kenton andereñoa bisitatzera doa, garai batean Darlingtongo giltzazaina izan zena; utzi zuen postua eskaini nahi dio berriz, kongesista amerikar erretiratu bat sartu baita etxean.

James Ivoryk zuzendutako The Remains of the Day pelikularen inguruan ari gara, 1993an estreinatu zena. Kazuo Ishiguroren eleberrian oinarritutako pelikula da, eta gai ugari lantzen dira bertan. Ezagutzen dugun lehendabiziko pertsonaia Stevens da, eta kotxean dagoen bitartean Darlington etxean bizitako esperientziak ezagutzen ditugu, 1930eko hamarkadako gertakariak.

Anthony Hopkins aktoreak maisuki antzezten du Stevensen papera. Bere bizitza osoan zehar etxezaina izan da, Ingalaterrako familia aberats baten etxean lanean, eta bere izaera horretan oinarritu du: bere jefeek bere izaera horretara ere mugatzen dute, langile ideala, eta haien ideiak beti babestu behar dituen langile leiala. Harrizko gizona da: baina hortik ateratzen da haren bakardadea eta haren frustrazioa, eta ikusle gisa oso gogorra da hori ikustea; adibidez, sumatzen da Kenton andereñoa maite duela, baina ez du deus ere esaten: dena gordetzen du. Bere aitak ere etxe horretan lan egiten du, gizon oso zaharra, eta momentu batean gaixotzen da eta ez dela bizirik aterako dirudi; gertaera horien aurrean edozeinek erreakzionatuko luke, eta horrek argi erakusten du zapalduta egoteko duen ohitura.

Stevens ontzi bateko komandantea da, etxeko jaunari leialtasunez zerbitzatzen diona; Kenton andereñoa Emma Thompsonek antzeztuta, etxean hasten da lanean, eta bien artean tentsio moduko bat dago, eszena eder bat dago liburu baten inguruan. Baina mundu zaharrak eta berriak talka egiten dute, eta Stevensek bere leialtasun itsua zalantzan jartzen du. Lord Darlingtonen etxean elkartzen dira gonbidatu nabarmenak, kontserbadoreak eta askotas faxistak, eta Stevensonek haien kopak bete behar ditu. Bere begiradan sumatzen da entzuten dituen elkarrizketak ez dituela guztiz sinesten, baina bere ahotik leialtasuna ateratzen da oraindik.

Britainiarrak, europar aristokratak eta naziak elkartzen dira etxean, eta mahai baten inguruan diskurtso arrazistak eta faxistak partekatzen dituzte, gero horiek munduan txertatzeko asmoz. Ez da hain ezezaguna. Gonbidatu batek Stevens-i galdera politiko bat egiten dio, eta honek ez du erantzuten. “Horrek erakusten du langile klasea politikoki ezjakina dela, iritzi duinik gabea eta, zer pentsatu behar duten esan behar diegu”, dio gonbidatuak. Stevenen lotsa sumatzen da, eta batez ere ikus daiteke berak badakiela galdera bat egin diotela bera barregarri uzteko. Hopkinsek trebetasun handiz erakusten digu, bere begiradekin eta isiluneekin. Stevensek ez ditu bere benetako sentimenduak erakutsiko. Baina galderaren erantzuna ez dakielako da, edo kontziente delako zapaltzaileen portaeraz lehendabiziko aldiz?

Stevensen erreakzioa behar dugu, baina ez du deus ere esaten. Noble horiei edariak zerbitzatu besterik egingo ez balu bezain adeitsu da. Erantzunik gabe, elitismoan eta faxismoan

oinarritutako posizio politiko hori aurrera jarraitzen du: faxismoari bidea irekitzen zaio. Eta Stevensek esaten du aurrerago bera bakarrik langilea zela, eta bere lanaren eginkizuna kopak betetzea zela, besterik ez. Pelikula itogarria da, Stevensen izaeraren parte zapalduta izatea delako, horrela ikusten du bere burua: “Bakarrik etxezaina nintzen”, dio askotan. Erakusten du zer gerta daitekeen faxismoaren aurrean deus ez bada egiten.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!