Kuxkuxean, artista nafarren musika ezagutzeko zikloa

Euskalerria Irratia 2025eko irailaren 30a

AJOU! taldearen irudia.

Ibilbidea hasi berri duten bertako taldeak ezagutarazteko erakuslehioa da, Iruñeko Udalak eta Navarra Music Commissionek antolatuta. Guztira hamar kontzertu izango dira urria eta otsaila bitartean, Zentral eta Totem aretoetan. Bisai, Hartzak Zeruan, Edu Zardoya edota AJOU! igoko dira eszenatokira.

Bigarren aldia da Iruñeko Udalak eta Navarra Music Commissionek Kuxkuxean zikloa antolatzen dutena. Ibilbidea hasten ari diren artista eta talde nafarrak sustatzeko bultzatutako programa da. Urriaren 4an hasi eta otsailaren 14ra bitartean hamar taldek eskainiko dituzte kontzertuak Zentral eta Totem aretoetan.

Epaimahai batek 125 proposamenen artean hautatu ditu Kuxkuxean arituko diren hamar taldeak. Eta bete beharreko eskakizunen artean taldeak duela gutxi argitaratatutako materiala eta gutxienez 60 minutuko errepertorio propioa behar du. Hartara, nafarroako musika taldeen aniztasuna erakuste aldera, askotariko doinuak jorratzen dituzten artistak igoko dira oholtzara, hala nola, Bisai, Pingo Potens, Edu Zardoya, Fría Jane, Hartzak Zeruan, The Blackening, Gorputzaren Argia, Lamina Roma, Jumelage eta AJOU!.

Egitaraua osatzeko tenorean, eta musika panoramaren errealitatea zein den aintzat hartuta, garrantzi berezia eman zaie euskarazko proposamenei eta emakumeek gidatutako proposamenei. Antolatzaileek azaldu bezala, "eremu artistikoan aukera-berdintasuna bultzatzeko".

Egitaraua

2025eko urria

  • Bisai: Urriak 4, larunbata (Totem)
  • Pingo Potens: urriak 10, ostirala (Zentral)
  • Edu Zardoya: urriak 11, larunbata (Totem)
  • Fría Jane: urriak 11, larunbata (Zentral)
  • Hartzak Zeruan: urriak 25, larunbata (Zentral)

2025eko azaroa

  • The Blackening: azaroak 8, larunbata (Totem)
  • Gorputzaren Argia: azaroak 14, ostirala (Zentral)
  • Lamina Roma: azaroak 15, larunbata (Totem)

2026ko urtarrila

  • Jumelage: urtarrilak 24, larunbata (Zentral)

2026ko otsaila

  • AJOU!: otsailak 14, larunbata (Zentral)

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!