Horien artean, ugarienak izan dira: traumatismoak eta zauriak (114); erasoak (99); entzierroetako zaurituak (45), intoxikazio etilikoak (37), drogek eragindako intoxikazioak (11), eraso kimikoak (6) eta sexu-erasoak (2), besteak beste.
Entzierroetatik eratorritako 45 arretei dagokienez, 40 traumatismo eta 5 zauritu izan dira adarrez. Zezenketetatik eratorritako 27etatik, denak traumatismoengatik izan dira. Estrella Petrina Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko gerenteak gaur goizeko balantzearen prentsaurrekoan adierazi duenez, "gaur egun 9 pertsona daude ospitaleratuta entzierroen eta zezenketen ondorioz, baina datozen egunetan emango diete alta".
Fernando Dominguez Osasun kontseilariak balantzearen prentsaurrekoa aprobetxatu du San Fermin egun hauetan Osasun Sailean lan egin duten profesional guztiek egindako lana eskertzeko. “Jaiegunak dira, baina Osasunean ezin gara gelditu, eta ospitalera, San Martin eta Buztintxuriko zentroetara eta Iruñeko eta eskualdeko edozein osasun-zentrotara hurbildu diren erabiltzaile guztiak arin artatu ahal izan ditugu, eta entzierroen eta zezenketen ondorioz zauritutakoen kasuan, baita Iruñeko zezen-plazako erizaintzan ere”.