Transports Ciutat Comtaleko (TCC) Enpresa Batzordeak uztailaren 2tik aurrera Eskualdeko Hiri Garraioren zerbitzuan deitu duen greba mugagabea dela-eta, Iruñerriko Mankomunitateak zerbitzuaren gutxieneko zerbitzuak proposatu dizkio Nafarroako Gobernuari.
Uztailaren 2a eta 4a artean, % 60koak izango dira puntako orduetan (06:30etik 09:30era, 13:00etatik 15:30era eta 17:00etatik 20:30era) eta % 40koak ordu lasaietan (09:30etik 13:00etara, 15:30etik 17:00etara eta 20:30etik 22:30era) ohiko laneguneko zerbitzu arruntari dagokionez. Gaueko zerbitzuan, 60 minutuko maiztasuna edo handiagoa duten lineak ez dira aldatuko; 20 minututik beherako lineetan maiztasuna 30 minutukoa izatera igaroko da; eta gainerakoak 60 minutuko maiztasuna izatera igaroko dira.
Uztailaren 5ean, larunbata, ohiko laneguneko puntako orduko gutxieneko zerbitzua (% 60) emango litzateke etengabe eguneko zerbitzu osoan. Hilaren 5eko gaueko zerbitzuan, grebak maiztasun handiko eta ertaineko lineei besterik ez die eragingo, denak 30 minutuko maiztasunarekin aritzera igaroko baitira. Linea bakar batek ere ez du egun horretan 30 minututik gorako igarotze-tartea izango, era arruntean hala definituta dagoenak izan ezik.
Sanferminetan (uztailaren 6tik 14ra), gutxieneko zerbitzuak % 70ekoak izango lirateke egunero, bai gaueko zerbitzuan eta bai egunekoan ere.
Aurreikusitako grebak lanegun batean hiri-garraioan, aldi horretan, egiten diren 150.000 bidaiei baino gehiagori eragingo die uztailaren 2tik 5era eguneko. Sanferminetan, oro har, egunean 200.000 bidaiari baino gehiagori eragingo lieke batez beste.
Zerbitzuaren xehetasunak billabesetan eta Hiri Garraioaren webgunean (www.tuvillavesa.es/eu) kontsultatu ahal izango dira.