Sarebide proiektuan parte hartuko du Euskalerria Irratiak

Euskalerria Irratia 2025ko eka. 20a, 08:49

Sarebide proiektuko bazkideak, BERRIAren Andoaingo egoitzan.

Bost komunikabidek, BERRIAk, Hamaika Telebistak, Euskal Irratiek, Kanaldudek eta Euskalerria Irratiak, eta Elhuyar Fundazioak parte hartuko dute Sarebiden. Hedabideon gaitasun teknologikoak hobetu nahi dituzte, ikus-entzunezkoak partekatzeko sistema eta plataforma digital berri baten bitartez. Hiru urtez garatuko dute proiektua.

Euskarazko komunikabideen arteko lankidetza proiektua da eta dagoeneko martxan da; proiektua abiarazteko bilera egin dute bazkideek. Datozen hiru urteetan, BERRIAk, Hamaika Telebistak, Euskal Irratiek, Kanaldudek eta Euskalerria Irratiak baliabide eta soluzio teknologiko amankomunak izango dituzte. Adimen artifiziala, sareko edukietara sarbidea, musika-plataforma partekatua eta ikus-entzunezko edukiak zabaltzeko kanalak eta formatuak zabaltzeko tresnak garatuko dituzte.

Hiru urtez garatuko den proiektuak hiru alderdi izango ditu: bost komunikabideen gaitasun teknologikoak eguneratzea, sistema digital berriak garatzea euskarazko ikusentzunezko edukien eta musikaren banaketa errazteko, eta adimen artifizialeko teknologiak ikertzea eta aplikatzea, edukien kudeaketa eta erabiltzaileen esperientzia optimizatzeko. Guzti honek duen kanpo helburu nagusietako bat publiko berriengana iristea da, erabiltzaileen esperientzia hobetuz.

Europako Batasunak kofinantzatuko du proiektuaren %65 Interreg POCTEFA mugaz gaindiko lankidetza programaren funtsen bitartez. Sare bat sortzeko asmoz, Espainia, Frantzia eta Andorra elkarlanean aritu eta indartzeko, kasuan kasu, Iparraldeko, Nafarroako eta Euskadiko euskarazko hedabideak bateratzeko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!