Lantokiaren sarrera itxi dute BSHko Eskirozko langileek

Euskalerria Irratia 2025ko eka. 10a, 09:06

Alemaniako zuzendaritzak lantokiaren itxiera berretsita, lanuztera jo dute langileek eta berrindustrializazio prozesu baterako denbora eskatzen ari dira. Tentsio uneak izaten ari dira Foruzainekin.

Haserreak eztanda egin du Eskirozko BSHko lantokian. Alemaniako zuzendaritzak berretsi du datorren astean 655 langile kale gorrian utziko dituen itxiera eta piztu ditu animoak. Lantokia zabalik mantendu eta enplegua bermatzeko industrializazio aukera badaude, baina horretarako denbora behar da, zuzendaritzak eman nahi ez duen denbora. Horregatik, goizean goizetik protestan dira Eskirozko langileak, lantokiaren sarrera moztu dute, barrikadak piztu eta eserialdia egin dute sarrera oztopatzeko. Foruzainak bertaratu eta tentsio uneak izan dira goizeko lehen orduetan, orain lasaitasuna nagusi bada ere. Egun osoan mantenduko dira protestan bertan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!