Negarrari ezin eutsi irten da bere etxeko ataritik Nerea antsoaindarra, saiatu diren arren ez dutelako ekidin beren etxegabetzea. Minutu batzuk aurretik, senitarteko bat ohatilean atera dute larrialdi zerbitzuek, etxe barruan zegoen tentsioagatik eri. Kalean, polizia hesiaren bestaldean hamaika gazte ta bizilagun protestan. Foruzainak behin oldartu dira haien kontra eta lehen lerroan zen pertsona bat eraman dute atxilo. Behin etxegabetzea gauzatuta, idazkari judizial, serrailariak eta foruzainek ihes egin dute Antsoaindik. Kalean Nerea geratu da, bertaratutakoen babesa jasotzen.
Haritu Etxebizitza Sindikatuak salatu du etxerik gabe gera den familia "Espekulatzaile batek bota dituela etxetik Nerea eta bere familia, tartean bi adintxikiko", ohartarazi du Harituko Amaiak. Haritu Etxebizitza Sindikatuak dei egin du bertaratu eta elkartasuna adierazteko: "Alternatibarik gabe Nerea eta bi adingabe kalean geratuko dira", jakinarazi du Haritu Etxebizitza Sindikatuko Amaiak. Etxebizitza horrek jabez aldatu du eta maizter berriak kalean utzi du familia hori. Bizilagun ugari batu dira protestara.
Antsoaingo Udala lanean da familia honendako irtenbide eta konponbidea bilatzeko, horrela egin dute azken hilabeteotan, udaletik bertatik ohartarazi dutenez.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!