Apurka apurka argindarra itzultzen ari da Iruñerrira

Euskalerria Irratia 2025ko api. 28a, 15:04

Eguerdian Europa mailan izan den itzalaldiaren ostean, apurka apurka itzultzen ari da normaltasuna Iruñerrira. Iturraman, Arrosadian, Erripagañan, Barañainen...kalez kale ari dira berreskuratzen argindarra. 

Nafarroako Gobernua larrialdi bileran bilduta dago eguerditik egoerari aurre egiteko nahiz eta momentuz ez den aparteko ezbeharrik izan. 112 telefono zenbakian ehunka dei ari dira jasotzen eta horregatik eskatu dute soilik larrialdietarako erabili dadila. Suhiltzaileak igogailuetan harrapatuta geratu diren bizilagunak ateratzeko lanean dabiltza, egoera larrienei lehentasuna emanez. Iruñeko udaltzainak aritu dira bidegurutze nagusienetan trafikoa zuzentzen baina 15:40ak aldera hasi da semaforoetan ere normaltasuna itzultzen.

Ospitaletan, elektrizitate generadore autonomoei esker ari dira normaltasunez lan egiten nahiz eta ebakuntza batzuk bertan behera geratu behar izan diren.

Espainiako elektrizitate sarearen zuzendaritzaren arabera sei eta hamar ordu beharko dira, argindarra bere osotasunean itzuli dadin.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!