Liburuak herritarrengana hurbiltzea da xedea eta %10eko deskontuarekin jarriko dituzte kalean salgai. Loreak ere izanen dira eskuragarri, arrosa bat erosteko aukera, 1,5 euroko prezio sinbolikoan; diru hori Nafarroako Gurutze Gorriari bideratuko zaio eta liburu-sorta ere jasoko du erakunde horrek.
Azoka 10:00etatik 21:00etara egongo da zabalik eta 17 liburu-dendek euren liburuak eskainiko dituzte. Aurreikuspenen arabera, bertako 27 egilek eskainiko dituzte beren lanak. Pablo Abarzuza Nafarroako Liburu-denden Elkarteko presidenteak nabarmendu du kalera ateratzearen garrantzia: "Liburu denda erraldoia izanen da ahalik eta herritar gehien erakarri ahal izateko". Berritasun gisa, aurten liburu bat eskuratzen duten pertsona guztiek Carlos Albillo Torresen "Comercio Centenarios de Pamplona" argitalpenaren 100 aleren zozketan parte hartuko dute, Iruñeko Udalak argitaratua dena.
Azokan Nafar Idazleen Elkarteak eta Nafar Editore Independienteen Elkarteak (Editargi) parte hartzen dute, bertako hogeita zazpi sortzailerekin, nahi dutenei liburuak sinatzeko. Sinadurak ordu-tarteka egiten dira, goizeko 11:00etatik 20:00ak arte. Besteak beste, Miguel Izu, Idoia Saralegi, Nerea Aguado, Carlos Erice, Laura Azcona, Cesar Oroz, Mikel Bueno, Maite Sota eta Imanol Satrustegi izanen dira.
17 liburu-denda, tartean, Elkar, Karrikiri, Txundarata, Muga, Txalaparta, Igela eta Katakrak eta tokiko 27 egile. Apirilaren 23an, asteazkena, 10:00etatik 21:00etara