Sanferminetan billabesak gelditzeko prest dira langileak haien aldarrikapenei erantzuten ez bazaie

Euskalerria Irratia 2025ko api. 9a, 12:15

Iruñerriko Mankomunitarearen egoitzaraino manifestazioa egin dute lan hitzarmen eta lan baldintza duinen aldarrikapenean. “Ez dugu ezta komunera joateko denbora ezta tokirik ere” azaldu du Euskalerria Irratian gidarietako batek.

14 hilabete dira Iruñerriko hiri garraio publikoko langileak borrokan direla lan hitzarmena lortzeko. Azken hilabeteetan lanuzteak egin dituzte astero, goizean goizeko ordu nagusienekin kointzidituz. Gaur ere horrela egin dute eta manifestazioan joan dira Mankomunitateko egoitzaraino. “Mankomunitatea da azken finean gure egoeraren azken erantzulea” azaldu du enpresa batzordeko presidenteak, “Bera da kontratazio baldintzetan, TCCri gure lan zama, ordutegiak…ezarri al dizkiona, beraz ez du balio auzi honetan albo batera egitea”. Langileak borrokan dira beren soldatak duinduko dituen lan hitzarmenagatik baina baita haien lan baldintzak hobetuko dituen akordioarengatik ere. “Ez dugu ezta komunera joateko denborarik ere” azaldu du Euskalerria Irratiko mikrofonoan gidari batek, “Beharra duzunean, autobusa gelditu, bidaiariei pazientzia eskatu eta tabernaren batetara sartu behar gara, ostalariei ere baimena eskatuta”.

Gauzak horrela, enpresa batzordeak ez du baztertzen protestak zabaldu eta gogortuko dituenik. “Lehendabiziko aldiz batuta gaude langileak” azaldu du komiteko presidenteak, “Espero dugu TCCk eta Mankomunitateak egoera desblokeatuko duten, ez dugulako Sanferminetan billabesak gelditzera iritsi nahi”.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!