Mobilizazio eguna gaur BSHn

Euskalerria Irratia 2025ko api. 9a, 08:32

Itzuliaren ibilbidean protesta egin dute BSHko langileek. Argazkia: utzita

Eskirozko lantokitik Nafarroako Industria Elkarteraino joanen dira oinez langileak beren egoera larria salatzeko. Atzo Euskal Herriko Itzulian beren aldarrikapenak ozen entzunarazi zituzten.

Ekaina gerturatzen ari da eta horrekin batera Alemaniatik Eskirozko BSHko lantokia ixteko asmoa ere. Bertako langileak kezkatuta daude, soluziobideak iristen ez direlako. Gaur eguerdian AIN Nafarroako Industria Elkarteraino joanen dira oinez, elkartearen presidentea BSHko zuzendaritzako kidea delako.

Bestalde, ostiralean, enpresa batzordeak bilera du Madrilen Espainiako industria ministerioa eta Nafarroako Gobernuko ordezkariekin, negoziaketak eta alternatibak zertan diren jakiteko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!