Ernairen ekitaldia zelatatuko du Auzitegi Nazionalak

Euskalerria Irratia 2025ko api. 8a, 14:22

2024ko topaguneko hitzaldi bateko irudia.

UPNk jarritako salaketa bati erantzunez hartu du erabakia auzitegiak. Apirilaren 17an gazte topagunearen baitan Berriozarren antolatutako "Kurdistan eta Euskal Herriko preso politikoen" aldeko ekitaldia da UPNk bertan behera utzi nahi izan duena "terrorismoaren biktimak umiliatzen” dituela argudiatuta.

UPNk Berriozarko Udalari eskatu zion Ernai gazte antolakundeari espazio publikorik ez uztea. Berriozarren egingo dute gazte topagunea apirilaren 17tik 20ra. Eta apirilaren 17 antolatutako "Kurdistan eta Euskal Herriko preso politikoen" aldeko ekitaldia "terrorismoaren biktimak umiliatzen dituela" argudiatzen zuen UPNk ekitaldia bertan behera geratzeko.

EH Bilduko Berriozarko Udalak UPNren eskaerari uko egin bazion ere, Auzitegi Nazionalak Ernairen ekitaldia gainbegiratu eta zaintzeko agindu du, "biktimak goratzeko edo umiliatzeko deliturik ote dagoen egiaztatzeko".

Berriozarko Udalak ekitaldia tokiz aldatzea onartu zuen, Francisco Casanova Musika Eskolan deitua zegoelako, baina UPNren aburuz ez da nahikoa ekitaldi iraingarri hori biktima baten oroimenari eskainitako leku batean ez egitea.

Gaineratu du UPNk, Auzitegi Nazionalak ekitaldia zelatatzeko erabakiak erakusten duela dagoeneko delitu zantzua dagoela.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!