Ride On enpresak atzera egin du eta bizikleta elektrikoen zerbitzua mantenduko du

Euskalerria Irratia 2025ko api. 3a, 16:52

Iruñeko Udalarekin bildu eta gero, gutxieneko akordio batera iritsi da zerbitzua mantenduko duela iragarriz

Larunbat honetan zerbitzua bertan behera utzi behar zuela iragarri ondoren, Ride On Iruñeko bizikleta elektrikoen zerbitzua kudeatzen duen enpresak ohar bat argitaratu du, zerbitzua bere horretan mantenduko duela iragarriz. Enpresak horren berri eman die jada bere erabiltzaileei.

Oharrak honakoa dio: "Ride Onek jakinarazten du, Iruñeko Udalarekin bilera bat egin ondoren, aurreakordio bat adostu dugu, zerbitzuarekin jarraitu ahal izateko, eta, beraz, indarrik gabe geratzen da datorren larunbaterako iragarritako etena".

Iruñeko Udalak eta Ride Onek bilera bat egin dute egoera aztertzeko eta zerbitzuaren jarraipena bermatuko duen irteera bat adosten saiatzeko. Bilera, bideragarritasun ekonomikoa eta teknikoa ahalbidetuko duen aurreakordio baten baldintzak lotzeko helburuarekin egin da.

Gutxieneko akordio horren ondorioz, enpresak indarrik gabe utzi du larunbaterako iragarritako geldialdia, irekitako negoziazioak amaitu bitartean.

LAB sindikatuak bera aldetik, Ride One enpresaren jarreraren inguruan ohartarazi du gaur. Ohar bidez jakinarazi du langileek soldata kobratzerako orduan atzerapenekin sei hilabete daramatela. Gainera, bi soldata oso zor dizkio langileei. Baliabide materialak zein giza baliabideak ez direla nahikoak salatu du LABek. Azaldu duenez, bi mekaniko daude, eta, guztira 600 bizikleta baino gehiago daude.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!