Krudela izaten segitzen du Palestinako egoerak. Eta aleka-aleka, guretik ere iristen zaizkie elkartasun mezuak eta ekarpen ekonomikoak hara bideratzeko. Atzo, Iruñeko Udaleko langileek egin zuten ekarpena: 4.000 euro bideratuko dituzte Yala Nafarroa Palestinarekin Elkartearen bidez Awda ospitalera.
Gazarekin elkartasun kanpaina aktiboa izaten segitzen du Yala Nafarroak. Eta hango egoera hobetzeko ezein ekimenekin egiten dute bat. Ospitaleek zailtasunak dituzte, eta 4.000 euro hauek amagintzaren alorra zaintzera bideratuko dituzte.
Olibondoa, erresistentziaren eta bakearen erakusle
Yala Nafarroak bestelako ekimenak ere martxan ditu. Igandean, herrietan Palestinako Lurraren Egunarekin bat egitera deitzen ari da. Olibondoa landatzera, erresistentziaren eta bakearen erakusle gisara eta elkartasuna helarazteko argazki sorta osatzea. Manifestazioak ere eginen dituzte Palestinan bizi duten egoera salatzeko.