Aste honetako lanuzte partzialak bertan behera geratu dira Iruñerriko hiri-garraioan

Euskalerria Irratia 2025ko mar. 3a, 11:26

Billabesetako gidariek bertan behera utzi dituzte aste hoentarako deituak zituzten lanuzteak, TCC enpresako zuzendaritzarekin eta Iruñerriko Mankomunitatearekin egingo diren bileren aurrean “jarrera baikorra” erakustearren.

TCC Moventis eskualdeko hiri-garraio zerbitzuaren enpresa esleipendunaren enpresa-batzordeak astelehen honetan iragarri duenez, aste honetarako deitutako lanuzte partzialak bertan behera utzi dituzte, "fede oneko ekintza" gisa, David Campión Iruñerriko Mankomunitateko presidentearekin eta TCC enpresarekin ostiralean egingo dituzten bileren aurrean.

Enpresa-batzordeak ohar batean adierazi duenez, "aurrerapausoa da MCPk eta enpresa emakidadunak enpresa-batzordeak bilera bat egiteko eskaera onartu izana, hiri garraio publikoko langileentzat duina den hitzarmen bat lortzeko negoziazioak desblokeatzeko".

TCCko enpresa-batzordeak astearte eta ostegunetan lanuzte partzialak deituak zituen 06:00etatik 08:30era, hirugarren protesta astea litzake.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!