Erripagainako auzokideek entzun baina baita hitz egingo duten prozesua ere nahi du Iruñeko Udalak. “Bete behar dira baldintza batzuk herri galdeketara iristeko. Informazioa partekatu behar da, herritarren eta Udalen arteko elkarrizketaz gain herritarrek beraien artean ere elkarrizketak eta saioak izan behar dituzte. Horrek bermatuko du galdeketaren bermea” adierazi du Euskalerria Irratian Iruñeko Udaleko parte hartze zinegotzi Aitziber Campionek. Auzoa berez aktiboa da, beren izaera bereziak bultzatuta antolatu dira bizilagunak, orain, parte hartze hori bideratzeko ordua heldu da. “Jendeak nahi izan behar du eta Erripagainan bermatuta dugu hori, auzoak mugimendua izan duelako orain arte” azaldu du Campionek, “Orain falta da ahal izatea eta hori gure partetik jarri behar dugu”.
Parte hartze prozesu hauek ordea badute muga, herri galdeketa egiten den arren azken hitza, udalbatzek izanen dutelako. Orain, inplikaturiko lau udalbatzen konpromezua eskatu du Iruñeko Udalak, parte hartze prozesuan kolabora dezaten eta noski, herritarrek apirilaren