Zubiarte euskaltegiak matrikulazio epe berria iragarri du urtarrilaren 20tik 26ra

Unai Lako Goñi 2025ko urt. 14a, 19:08

Helduen euskalduntzerako talde berriak eskainiko ditu ‘Euskara Publikoan’ lelopean

Hezkuntza Departamentuak epe berri bat ireki du urtarrilaren 20tik 26ra Uharteko Zubiarte euskaltegi publikoan helduentzako euskara ikasteko ikastaroetarako matrikula egiteko. Euskara publikoan lelopean, maila guztietarako eskaintza aurkeztu du: A1, A2, B1, B2 eta C1. Gainera, talde espezifikoak egongo dira EGA titulua eta C1 azterketa prestatzeko.

Deialdi honetan bi talde berri eskaintzen dira A1-Iniziazio mailan, goizez eta arratsaldez, eta baita taldeetan izandako bajen ondorioz hutsik geratu diren plazak ere. Beraz, plaza kopurua mugatua da.

Aurrez aurreko eta autoikaskuntzako hainbat ikastaro eskainiko dira, goizez, arratsaldez eta gauez, eta online modalitatean. Prestakuntza, ikasleen lan-txanden arabera egokitzeko erraztasuna ematen du euskaltegiak.

C1 mailako elkarrizketa-taldeak ere aurreikusi dira eta euskaltegitik kanpoko ikastaroak ere izango dira. Aurrez aurreko ikastaroez gain, Zubiarte euskaltegi publikoak online modalitateko taldeak eskainiko ditu maila guztietan; astean bi saio, ikastetxera joan beharrik gabe. Autoikaskuntza modalitateak, ahozko trebetasunerako aurrez-aurreko saio bat barne hartzen du.

Matrikula online egingo da eta euskaltegiaren webgunean  kontsulta daiteke. Aurrez aurre egin nahi izanez gero, hitzordua hartu behar da 848 43 10 10 telefono zenbakira deituta edo euskaltegiko posta elektronikoaren bidez: euszubia@educacion.navarra.es.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!